lu logo lurdesulazia

lurdes Ulazia

SORMENAK HAURRENGAN DUEN ERAGINA

akuarela

Sormena denok dugun zerbait da eta guztion egunerokotasunean garrantzi handia du: erabakiak hartzerakoan, egoera ezberdinei aurre egiterakoan, etab

Haurrak jaiotzen direnetik aurrera egiteko sena modu naturalean erakusten dute, horretarako espazio eta denbora izan eta emanez gero, eta zentzu horretan sormenaren garapena ere aurrera doa.
Baina zer gertatzen da haurrak sentitzen ari den behar baten aurrean helduok markatzen badizkiogu lortu behar dituzten helmugak zein diren? Edota bere ibilbidean erabakiak hartzeko unea iristen zaionean, irizpide edo zein diren erabaki onak ala txarrak geuk markatzen badizkiogu?
Viktor Lowenfeld-ek aspaldi erakutsi zigun haurren berezko marrazki etapak errespetatuz gero, gai direla oztopo, kezka, ilusio, sentipen, grina edo amets baten aurrean urrats sortzaileak emateko gai izatea.
Ikastaro-tailer praktiko honetan, irizpide hauek oinarriz hartuta, pintura-prozesuak bizitzeko aukera izango dugu. Baita, modu bibentzialean, aurreko galderak bezalako beste galdera batzuei erantzunak bilatzen ere saiatuko gara
Besteen prozesuen, haur zein helduen, bidelagun izateko tresnaz baliatuko gara ere.
Zalantzen aurrean, oztopoen aurrean nola kokatu edo egon gaitezkeen bidelagun izanik.

 artikulu osoa irakurtzeko klik hementxe