lu logo lurdesulazia

lurdes Ulazia

grupo

 TAILERRA TALDEAN

Tailer honetara etortzeko motibazioak autoezagutza eta sormenaren garapena izaten dira, adierazpen eta pintatzeko nahia konpartituz. Guzti honek barne lanarekiko beharrezko energia mugiarazten du.
Taldeak norberarekiko lan pertsonala eta sortzailea sustatu eta lagundu egiten du, hori bai, besteen prozesuetan zuzenean parte hartu gabe.
Norberaren erritmoaren onarpena bultzatuko da, taldean ematen diren hainbat adierazpen forma ezberdin onartuz..
Ezarritako “irizpide estetikoak”, norberarena eta besteena juzgatzeko ohiturak, “ondo ala gaizki” dagoenak, … nolako eragina duen gugan jabetzea.


Gure sormen baliabideak askatzea, kolore zein texturak esploratzea, … eta geure sentipenen arabera koloreen erabilera esperimentatzea.
Barne-irudien sortze prozesua esploratzea, “kontu hartze” prozesua bizi eta esperimentatuz
Norbere gorputz hizkuntza entzutean, gorputz-konexioa indartuz.
Pintatze prozesu bitartean, barnean gordetzen ditugun edozein sentipen, irudi, oroitzapen, sentimendu, …. azaleratzea. Edozein zailtasun, erronka, blokeo… erabakien aurrean izaten ditugun erreakzio horiekiko kontzientzi hartzea.
Norbere sormen baliabideak eta pintatzea behar duenaren adierazpen ahalmena garatzea. Kolore, testurak, ...sentipenen araberako erabilera esperimentatzea.
Bizi-prozesu baten barnean garapen pertsonala esperimentatuz, norbere buruarekiko onarpena sustatuz eta begien bistakoa denaren arabera erabiak hartu.

Esperientzi metodologian oinarrituta,

NORI ZUZENDUA:
Pintura prozesu baten bitartez, norbere burua ezagutzea, komunikatzea eta sormena garatzea nahi duten guztiei