lu logo lurdesulazia

lurdes Ulazia

indv

BANAKAKO SAIOAK

Pintatze prozesu ibilbidean, barnean gordetzen ditugun edozein sentipen, irudi, oroitzapen, sentimendu, …. azaleratzea izango litzateke gure asmoa. Baita edozein zailtasun, erronka, erabakiren aurrean izaten ditugun erreakzio horiekiko kontzientzi hartzea ere.
Esperimentatzeko, norbere burua onartzeko eta aldaketarekiko ausardia bizi ahal izateko gunea izan dezakegu hemen. Koadroak eskatzen diguna eta bere forma hartzeko behar duen hori onartzen ari garen heinean, orduan sentitzen dugun barne-indar horrekiko konfiantzari AUTOERREGULAZIO ORGANISMIKOA deitzen zaio Gestalten.


Norbere gorputz hizkuntza entzutean, gorputz-konexioa indartuz.
Sormena, autoezagutza eta adierazpenerako baliabideak zabaltzea.
Sortzen denarekiko ikuspegi eta begirada aldaketak esperimentatzea.
Norbere sormen baliabideak eta pintatzea behar duenaren adierazpen ahalmena garatzea. Kolore, testurak, ...sentipenen araberako erabilera esperimentatzea.
Barne-irudien sortze prozesua esploratzea, “kontu hartze” prozesua bizi eta esperimentatuz

Bizi-prozesu baten barnean garapen pertsonala esperimentatuz, norbere buruarekiko onarpena sustatuz eta begien bistakoa denaren arabera erabiak hartuz

Esperientzi metodologian oinarrituta.

NORI ZUZENDUA:
Pintura prozesu baten bitartez, nobere burua ezagutzea, komunikatzea eta sormena garatzea nahi duten guztiei