lu logo lurdesulazia

lurdes Ulazia

Baliabideak

Adierazpenerako hiru saio

Oraingo honetan adierazpenerako eta garapen pertsonalerako hiru saiotako txangoa gauzatzeko asmoa dugu. Dinamikak bere jarraipena izateko sortu dira, baita horrela nahi izanez gero ere banaka egin daitezke:

1. Saio: Keinu, kolore eta aurkakoak
2. Saio: Keinu aldaketa – Hots kritikoak
3. Saio: Hurbiltze / Urruntze ( Zoom )

Gehiago irakurri...

Pintura emozionala

Adierazpenerako eta garapenerako Tailerra

Denok dugu geure burua ezagutzeko eta baita adierazpenerako beharra ere. Baita gure ingurukoen prozesuetan begirunezko bide-lagun jarrera garatzeko beharra ere.
Horretarako askatasunezko, konfiantzazko eta espazio segurua egokitzea behar beharrezkoa zaigu.

Gehiago irakurri...

Metodoa

Bakarkako prozesua: talde txikitan (3 edo 4 pertsona), norberaren sormen-garapenean eta sentimenen bidez jasotakoa pintatuz  azaltzea interesa duenarentzat.


Hezitzaileentzat: 
sormen-prozesuetan, epai eta kritikak beharretara egokitzeko baliabideak bereganatu nahi dituztenentzat (guraso, irakasle, begirale,etab.)

Haur eta nerabeentzako tailerrak: sormen-adierazpena garatzeko, norberaren sentimendu eta beharrak identifikatzeko eta beren buruari buruzko irudi positiboa sortu nahi duen edonorentzat

Ez da pinturan trebatua izan beharrik tailerrean parte hartzeko, bertan eredurik gabeko sortze-prozesua bizitzeko aukera izango bait dugu.

Gehiago irakurri...

Bibliografia

Esteka honetan gai honetan ari buruzko liburu batzuen erreferentziak aurkituko dituzu

Klik hemente bertan